Gaur egun, Goierri Berrikuntza Guneak lau eraikuntza ditu: Goierri Eskolako bi; beste bat Administrazio eta Zerbitzuetakoa; eta laugarren eraikinean Gunearen egoitza nagusia, LORTEK Zentro Teknologikoa, eta Mondragon Unibertsitateko B+G departamentuak kokatzen dira.

Hurrengo faseetan, Gunea handitzen joango da 100.000 m2ko espazio zabala osatu arte. Bikaintasuna eta berrikuntza xede, erabilera osagarriak izango dituzten 10 eraikuntza eraikiko dira hor.