0 Fasea: Gaur egungo instalazioak eta epe motzeko handitze-asmoak

Gaur egun, Guneak lau eraikin finkatu ditu, guztira 14.000 m2. Hurrengo faseetan, beste berri batzuk eraitzeaz gain, orain dauden batzuk handituko dira.

 1 Eraikuntza: Lanbide Eskola I

  • Lanbide hastapena + batxilergoa + Administrazioa eta Finantzak + bulego akademikoa + biblioteka + bilera gelak + bulegoak
  • Beheko Solairua + 3 = 3.000 m2

2 Eraikuntza: Lanbide Eskola II

  • Mekanika + galdaragintza-Soldadura + Elektrizitatea-Elektronika + Hastapen Profesionala. Lortek-en tailerrrak
  • Beheko Solairua + 2 = 5.200 m2

3 Eraikuntza: Administrazioa eta Zerbitzu Zentralak

  • Areto nagusia + bilera gelak eta bideokonferentzia + enplegu zerbitzua + Ingeniaritza gelak + bulegoak + administrazioa
  • Beheko Solairua + 2 = 1.800 m2

4 Eraikuntza: Berrikuntza Gunearen egoitza + LORTEK Zentro Teknologikoa + Unibertsitatearen B+G sailak

  • Balio anitzeko gelak + biblioteka eta mediateka + lan gelak + informatika gelak + irakasleen gelak + areto nagusia + I+Gko laborategiak
  • Beheko Solairua + 2 = 3.900 m2 + aparkalekua (erdisotoa)

1.go Fasea: Berrikuntza Gunearen Sendotzea
2 Fasea: Proiektuaren burutzapena